lunes, 12 de diciembre de 2011

Korrika


Urte eta erdi daramat korrika egiten. Etxetik estartak hartu eta hondartzaraino edo Bolueko hezegunera arte eta buelta. 40-50 minutu inguru, hirutan astero. Ordutik, animaliengandik askoz hurbilago nago. Literalki. Txoriak, txakurrak, zaldiak, ardiak; behin azeri bat gurutzatu zitzaidan. Zaldiak leku berean egon ohi dira. Duela urte bete gutxi gora behera zaldi beltza jaio zen eta nola hazten den ikusi ahal izan dut.

Inoiz baino gehiago ere, animalia hildak kusten ditut. Txoriak batez ere. Eta duela bi astetik hona geroz eta zapalduagoa dagoen kirikinoa sahiestu behar dut.

The straight story. David Lynch

Musikaren gaia ere badago. Musikak motibatu egiten nau baina egia da, jende askorik ez dabilen lekua izanda, polita dela naturaren soinuak entzutea. Eta korrikak berak eragiten dituen oin-hotsak.

Gero, liburuak daude. Korrika egiten hasi nintzenean Haruki Murakamiren De qué hablo cuando hablo de correr irakurri nuen. Hasieran, nolabait identifikatuta sentitu nintzen baina Murakamik muga zeharkatzen du. Eta kontrapuntu bezala, orain dela gutxi, Robert Walserren El paseo gomendatu zidaten. Egun arrunt batean, paseatzera irtetzen zareneko momentu txikien poema. Sorpresa atsegina izan zen.

Animaliak atsegin ez dituenak ezin duela pertsona ona izan esan zidan aspaldi lagun batek. Eta hau esan zidan lagun berak, Knut Hamsunen Pan nobela utzi zidan irakurtzeko, azkenengo boladan animalia eta naturaren kontuarekin zeharo itsututa ikusten ninduelako. Gizakiaren natura -gordina- modu erromantikoan azaltzen du Hamsunek. Glahn tenientea, protagonista, Noruegako iparraldeko baso batean bizi da. Bere txakurrakin, txabola batean. Ehizaz eta arrantzaz elikatzen da. Eta maitemintzen dela ere badirudi.

Pan, artzaien jainko grekoa zen. Emankortasuna eta sexualitate zoroarekin identifikatzen da. Askotan Dionisiosekin harremandu izan dute.

Knut Hamsunen txabola Noruegan


5 comentarios:

marilu dijo...

Je, je...

Usoa dijo...

Por cierto,q te debo el libro...

;)

violet desvarié dijo...

Rocky-ren soinu banda kaskoetan daramatenen antitesia zu, jajajajja.

Murakamirena irakurri nuen eta tira, ez zitzaidan gehiegi..., eztakit,oso sutsuki gomendatu zidatelako izango da beharbada. Walserrena apuntatzen dut!

Usoa dijo...

Walserrena ederra da!!

Usoa dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.